Ondarea

Megalitoak

Urepel-Ibañetako triku-harrien multzoaren zati bat Luzaideko dermioan dago.

Aipagarriak dira baita ere Lauriña izeneko trikuharria eta Lehertzako harrespila.

Ibañetako “Summus-Portus”-a pasabidea izan omen da historiaurretik, aurkitu diren erromatarren garaiko zenbait materialek hala erakusten baitigute: botozko aldarearen zatia,I. Mendeko zeramika puskak.

Arkitektura zivila

Irauzketa
Luzaiden eraiki zenlehenengo etxea (1.100. urtearen inguruan). Haren menpe zegoen Erromesen Hospitala, sorburuan Irauzketako San Juan Eliz-Hospitala zena. Gaurregun elizaren aurrrean dago.

Erreklusa
Luzaidetik hiru kilometrora dagoen baserria, Ibañetako bidean. Herriko antzinenetakoa da; XIII. mendetik aurrera baserri honi buruzko dokumentu aunitzetan aipatzen da ermitaria zeukan aterpea zela eta baita gaurko Gainekoleta auzoko sorburua izan zitekeela ere.

Ezkila
Gaurko Nabarlaz etxea erromesen aterpetxea izan zen 1.259. urtetik aitzina eta Orreagaren menpe zegoen. “Ezkila” deitzearen arrazoia izan daiteke erromesak gidatzeko ezkila bat zeukala. Inguruan burdin-ola bat zegoen.

Mokosail
Kondairaren arabera eraikuntza honen inguruan Karlomagnok kanpatu zuen bere ejerzitoarekin. Xakean partida bat jolasten zuen bitartean Errolanek gatazka galdu zuen.

Capairon
Irauzketako omonierraren etxe zaharra zen. XIV eta XV. mendeetan hospital-aterpetxe bezala erabilia izan zen, Elizaldea auzoan.

Gorosgarai
Erdi Aroan Ondarrolatik Ibañetako bidean zegoen azkeneko eraikina izan zen. Gaurregun eraikina borda xume bat besterik ez da (argazkia) eta XIII. mendean aterpetxe bezala erabilia izan zen.

Erlijio arkitektura

Eliza

Santiago Apostulua
Konbentzio gerran suntsitua izan zen eta 1.799 eta 1.802. urteen artean berriro eraiki zuten. 1.859.ean klaustroa eta dorrea berritu zituzten.
Nabea hiru zatitanbanatzen da eta elizburua pentagonala da.

Baselizak

Ibañetako San Salvador
Jakina da baseliza hau 1.071.ean bazegoela. “Errolanen Kantan” aipatzen da haren izena. Baseliza honen ezkilak erromesak gidatzen zituen lainoa zegoen egunetan. 1.884.ean aurri-egoeran zegoen eta 1.965.ean gaurko baseliza modernoa eraiki zuten.

Sta. Magdalena
Landa eraikina, 1.976.ean berreraikia. Nabarmentzekoa da harensinpletasuna eta baita kubo forma duen aldarea; aldareak lauburu bat dauka aurrealdean

Eskultura

Erromesaren monumentua
Jorge Oteiza eskultorearena, herriaren erdigunean dago. “Europako Bideko” erromesen ohorean egindako estatuak Santiagora doazen erromes guztien oroigarri izan nahi du.

Bordel bertsolariaren Monumentua
Luzaideko bertsolaria izan zen Juan Echamendiren, Bordel, bustoa. Herriko ikastetxetik oso hurbil dago. Cesareo Soulek egin zuen. 1985.ean Bordeli egin zitzaion omenaldian inauguratu zen.

Disko-formako hilarria
Ez dago argi nondik datorren. Orreagakogatazkaren oroimenez egindako monumentuaren zati bat izan daiteke.
Baditu arabierazko inskripzioak.

Hilarriak
Herriko kanposantuan zenbait hilarri daude eta horietan herriko etxe eta familia zenbaiten izenak inskribatuak daude.

Beste batzu

Pintura
Olio-pintura. Luzaideko paisaia, Enrique Zubirik egina.

Urregintza, erretaula,…
Herriko elizan XIX. mendeko zenbait urregintza lan ikus daitezke.
Badago baita ere Prozesio-Gurutze bat,zilarrezkoa, XVIII. mendekoa, etaIsturizek 1.908.ean egin zuen erretaula xarmangarria.