Historia

Luzaide antzina-antzinako garaietako herria da, bere dermioan aurkitutako historiaurreko aztarnek erakusten diguten arabera.
Ez dakigu nola sortu zen herria baina bidelapur eta artzain, gerlari eta erromes, muga eta loturei buruz hitzegiten dizkiguten kondaira aunitz daude.
Herriko nortasuna Erdi Aroan batez ere eratu zen,Errolanen garaipena (778) eta Donejakuekoerromesaldien hasierarekin (IX. Mendea).

  • 1110.ean Fortun Sanz de Yarnozek Luzaideko lurrak eman zizkion Leireko Monasterioari.
  • 1271ean Leirek “etxe-hospital bi” saldu zizkion Orreagari: Irauzketa eta Gorosgarai, horiek Luzaiden zituzten lur guztiak barne, hala nola Ibañetako San Salvador baseliza. Hau da herriaren sorburu historikoa.
  • XIV. mendearen hasieran Luzaideko biztanleria aunitz zabaldu zen; 1335ean zeuden 30 etxebizitzen izenak ezagunak dira. 1342an, Felipe jaunak, Nafarroako erregearen loktenenteak, bertako nahiz kanpoko zenbait familien artean lurrak banatu zituen eta 9 etxebizitza gehiago egin ziren.
  • 1406ean Carlos III.ak trukatzeko pribilegioa eman zuen eta horren bidez Luzaide Bortuz bestaldeko Merindadetik bereiztu eta Zangozako Merindadera pasatuko zen. Aurrerantzean Erregeak Luzaiden zituen lurrak Erroibarko alkatearen menean egongo ziren.
  • 1592. urtearen inguruan Luzaideko Kontzejua Erroibartik banandu zen eta udal propioaizatera pasatuko zen.
  • 1793: frantses errepublikarrek herria indarrez hartu zuten. Frantses Iraultzak garrantzi handia izan zuen Luzaideko itxura berrian. Luzaidarrek, 1796. urtean itzuli zirenean, lehen “bordak” izan zirenetan eraiki zituzten etxebizitzak, landa-lurretatik hurbil. Orduan hasi zenegituratzen gaur egun herriak duen itxura sakabanatua. Izenari eta toponimiari esker herriaren antzinako kokagunearen oroimena oraindik bizirik dirau.

Elizari dagokionez, elizbarrutiren artean liskarrak izan ziren Luzaide bereganatzeko.Baionako elizbarrutiaren barne egon zen; elizbarruti hau Astobizkarreraino iristen zen. Mitrak Luzaidekiko zituen eskubideen erreklamazio batek 1333ko prozesua eragin zuen, baina eskubide horiek ez ziren onartuak izan. 1566. urte arte Baionako elizabarrutian egon zen eta urte horretan Pio V.ak Iruñeko elizbarrutikoa izatea erabaki zuen, Nafarroa Beherean zegoen kalbinismoaren eraginaz babesteko. Hala ere, Baionako elizbarrutiaren eraginak eta berriro hara pasatzeko saioak XX. menderarte iraun zuten.

Mugaketa estatu bien arteko eztabaidarik garrantzizkoena izan da, eta horren lekuko dira adostutako zenbait itun: 1659, 1785, 1856, 1862 eta 1868an. Nahiz eta batzuetan gero praktikan ez jarri, Luzaidek horien ondorioak jasan ditu. Adibide gisa, gaurregun OndarrolleLuzaideko elizaren barne dago, bizilagunak frantsesak badira ere, Luzaideko elizkizunetara joaten dira eta hiltzen direnean Luzaideko kanposantuan lurperatzen dituzte.

Aurkezpen Murala

MURALAREN AZALPENA

Erromatarren Galtzada:

Bidetik erromes bat dator, antzinako arropaz jantzita, makila eta urarentzako kalabaza daramatza eta Santiagoren gurutzea duen bieira kapatik zintzilik.

Akelarre:

1525ean atxilotu eta auzipetuak izan ziren sorginen oroimenez: ”(sic)”Graciana Cestau, Graxi Cestau e María, María Miguel Parnos y Peio, María Vordel, Graciana de Esnoz, María del Caballo Blanco, María la Abadesa y un tal Martin”. (Orreagako historia, Javier Ibarra).

Gaztainaundi:

Ehun urtetik goitiko gaztainondoa.

Eliza:

Konbentzio gerran suntsitu ondoren, 1799tik 1802ra berreraiki zuten.
“1803ko irailaren 9, 13 eta 21aren artean Luzaidek mailegua eskatu zuen eliza berria egiteko, 26.407 erreal eta 13 marabedi hain zuzen ere, eta Luzaideko bizilagun guztiek beren ondasun eta pertsonez abalatu zuten, eta elizako zein parrokia-etxeko harri- eta zur-lanen kostuak ordaintzeko era ezarri zen”.
1830ko urtarrilaren 24an azkeneko ordainketa egin zen, 13.315 erreal hain zuzen ere.
Klaustroa eta dorrea 1859an berritu

Irauzketa:

Eliza, Irauzketako Done Joanesen ospital-etxea, (Iraosketa, Iruzketa). Herriko erdiguneari izena ematen zion.
Orreagari saldu zioten 1271ean. Ordutik aitzina kolegiatako erlijioso batek aterpea zaintzen zuen, aldi berean kapilau, bikario, komendadore, sakristau, ostatu-emaile, giltzari eta diru-biltzaile lanak eginez. Desamortizazioaren ondoren Juan Pedro Aguirrek erosi zuen eta bertan bizi zenari, Beltran Echeverriari, utzi zion; haren alargunak, Maria Aramburu, Beltran Echeparerekin esposatu eta oinordeko izendatu zuen 1872an.

“Lantzen basoa”

Karlomagnok, galdu ondoren, otoitz egin zuen bere bekatuaz damuturik…Aingeru bat hurbildu zitzaion erranez: igor itzazu mezulariak zure inperioko dontzeilen bila; eta hala egin zuten.
Anitz etorri ziren, milaka, 53.066 ere zenbatu zituzten. “Karlestan” izeneko tokian soldaduz jantzi eta beren ezpatak harturik, borrokatzera joan ziren.
Zaindari mairuek, harriturik, honela erran zioten bere erregeari: “Jauna, zaharrak hil ditugu, baina orain gazteak datoz. Ez dezagun borrokatu; ausartak dira, ile luzekoak, ibilkera ederrekoak, herri kementsua da…”.
Ez zuten gerlarik egin nahi izan. Dontzeilak pentze berde batera ailegatu eta, nekaturik, beren lantzak lurrean tinkatu, lurrean etzanda lokartu ziren. Biharamunean lantzak hostoz eta lorez estalirik zeuden. (J.M Satrustegui, cuadernos de etnología y etnografía de Navarra).

Errolanen mendia

Ibañetako gainean dago, Orreagako gatazkaren oroimenez egina.

Ehizako apeguak:

(Zuhaitzekoak eta lurrekoak).

Santiagoren Gurutzea.

Luzaideko bolanta.

Kondaira historikoak

Liber Sancti Jacobi-Codex Calixtinus

A. Picaudek idatzi zuen XII. mendean, Bideko lehenengo eguneroko-gida da.

“Mendi honen ondoan, iparraldera, Luzaide izeneko ibar bat dago; horretan Karlomagnok kanpatu zuen bere ejerzitoekin gerlariak Orreagan hilak izan zirenean, eta, Santiagora doazen erromes aunitz pasatzen dira, mendia sahiestu nahian.”

Codex_Calixtinus

Mocosail

Herriko kondairak dio Carlomagno Mocosailen (garai haietako ostatu-hospitala)xakean jolasten ari zela Errolanek deia egin zuenean, Orreagan arazoak zituelako eta laguntza eskatzeko, baina Karlomagno joan zenerako berandu zen, Errolanek gatazka galdu baizuen eta hilik baizegoen.

dib_luz_historia_mocosail

Lantzak

Carlomagno “in Galitiam”-era zihoan”. Fedegabeen erregeak kalte handiak eragin zizkien eta Carlosek zailtasunak izan zituen aldegiteko. Eseri zen harria bustita dago oraindik ere, isuri zituen malkoengatik. Aingeru bat joan zitzaion eta hau esan zion: “Carlos, laister berri pozgarri bat izanen duzu. Bidali azkar zure mezulariak dontzeilen bila.”

Agindutakoa bete zuen. Karlestal (Carlosen Ibarra) izeneko tokian armak hartu zituzten. Sarrazenoen zelatariak harrituta zeuden: “Zein da herri miresgarri hau? Jauna, ez dezagun burrukarik egin: ausartak dira, ile luzekoak, ibilera xarmangarria dute, herri ausarta da…”

Carlos eta gerlariak bere inperiora itzuli ziren. Dontzeilak zelai berde batera iritsi ziren eta, nekatuak, beren lanzak lurrean sartu eta besoak luzatu zituzten, Jainkoari eskerrak emanez. Gaua han pasatu zuten. Mirari bat gertatu zen: lantzak berdetu ziren eta hostoz eta lorez bete. Horregatik deitzen zaio toki horri “Lantzen oihana”.

Donejakueko erromesaldiak VAZQUEZ DE PARGA-LACARRA-URIA

dib_luz_historia_lanzas

Turpinen kronikak

Zorioneko Errolan martiriaren arima gorputzetik ateratzen zen bitartean eta nik, Turpinek, Luzaiden eta erregearen aurrean hildakoen meza osaptzen ari nintzenean, ekainaren 16an, txundituta, abeslariak zeruan abesten ari zirela ikusi nuen, eta ez nekien hura zer zen.
Eta zerua zeharkatu zutenean, haien atzetik gerlari beltz batzuk pasatu ziren, razzia batetik zetozen, aldean ospila zeramatela, eta honela galdetu nien:

– Zer daramazue?
Marsilio daramagu infernura; San Miguelek zuen heroia zerura darama, beste askorekin batera. Orduan, meza bukatu ondoren, hau esan nion erregeari:
– Egia da, errege, jakin ezazu Errolanen arima, beste kristau askoren arimekin batera, San Miguel aingeruak zerura eraman duela; baina ez dakit zertaz hil zen. Deabruek, berriz, Marsilio izeneko baten arima infernuetara daramate, beste gaizkile askoren arimekin batera”.

dib_luz_historia_turpin

Kondaira mitologikoak

Auñamendi

Ani, Auñamendi edo Antxumearen Mendia Euskal Herriko ekialdeko zaindariadirudi, Bearneko mugan. Aurrien itxura du, harkaitz zurisken multzoa, ondoan dagoen Isseaux oihanaren berde ospelarekin bat egiten du. Aipatutako oihana izei beltzez osatua dago. Ani gailurra Lescun herriaren goialdean dago. Badaude oihan honi buruzko bi kondaira:

    • Lehenengoak, ziur aski zaharrenak, dio gailurrean jainko gaizto bat dagoela, oso jeloskorra, eta, haserretzen denean, herrialdea suntsitzen dituzten ekaitz bortitzat igortzen dituela.
    • Bigarren kondairaren arabera, ziur aski modernoena, gailurrean Maitagarri izenekohada on bat dago eta honek jauregia eta lorategi sorginduak ditu. Maitagarri honek LUZAIDEko artzai ederrerarekin amodiozko harremanak ditu.

dib_luz_historia_leyendas

Lamiak

Lamiak sorgin antzekoak ziren; batzuek ahate oinak zituztela diote. Luzaideko toki askotan zeuden LAMIAK:

  • Leize gorria: Azoletako auzoko kobazuloa, bertan lamiak zeudela eta “Ferraneko errota”-rekin komunikatua zegoela erran ohi da. Badago istorio bat non kobazuloan txakur bat sartu eta aipatutako errotan atera zela aipatzen baita.
  • Paris izeneko baserriaren harkaitzetan; han egoten ziren lamiak pentzeetan lanean ari ziren baserritarrengana hurbiltzen ziren eta azienden uztarrietan eseritzen ziren.
  • Bordel izeneko baserriaren harkaitzan; han mizpirondo txiki bat zegoen eta horrek “lamien” tximinia zegoen tokia erakusten zuela esaten zuten eta neguko goiz hotzetan kea zeriola.

Mailuxeko leizea

Azoletako auzoan badago kobazulo bat, Mailuxe, eta Donibane Garaziraino ailegatzen zela esan ohi da.

Oihaneko jabearen, Basajaun, bizilekua zela diote; hura ez zen gaiztoa, aldiz, hari esker otsoak artaldeengana hurbiltzen ez zirela esan ohi da.

Beste kondaira batzuk

Mamu xilo: harkaitzean irekitako babeslekua. Bertan mamua bizi da, gauekoiratxoa, jendeari amets gaiztoak eragiten dizkiona, baita egonezina, harnasestua eta ahalmenen deuseztapena.

Xiximurru: mendixka bati jarritako izena; han zazpi buruko suge bat zegoela uste ohi da. Hara hurbiltzen ziren neskak ez ziren inoiz itzultzen.