Nafarroa Behereko hiriburua da. Badaude hiriburu honen sorrerari buruzko kondaira asko; XII. mendean hiria bazegoela dokumentatua dago, Nafarroako Erregeek gotorlekua eraiki zuten erreinuraren sarbide hau defendatzeko.
Alde zaharra xarmangarria da eta hiriko karriketatik paseiatzeak historiara hurbiltzeko aukera emanen digu.
17.000 ha. baino gehiagoko hedadura du, pagoa da nagusi oihan honetan, Europako zabalenetakoa da. Oreinak, basurdeak, azeriak, basa-katuak eta urtxintxak dira hemen bizi diren ugaztun batzuk.
Erdi Arotik garrantzi historiko eta kulturala izan du eta leku garrantzizkoa da zenbait arrazoiengatik:
- Iberiar Penintsulako gotiko frantsesaren adierazlea da (XIII mendekoa).
- Inguruko herrietako bizilagunak erromesaldiak egiten dituzte Orreagara orain direla mende asko.
- Erromes askorentzako helmuga da.
- 778ko gudua, euskaldunek Errolan garaitu zutenekoa
Luzaidetik kostaldera ordu bete besterik ez dago. Hurbil daude hondartza eta hiri ederrak, hala nola, Miarritze, Donibane-Lohitzune edo Donostia.