Pertsonaiak

Enrique Zubiri
(Manezaundi, 1868-1943)
Euskal pintore etaidazlea. Luzaiden bere bi margo daude, bata “Luzaide” izenekoa, udaletxeko bilkura aretoan, eta bestea San Juan Bautistaren erretratua, gorputz osokoa.

Juan Cruz Arrosagaray
(Euskaldun Fidel, 1905)
Bertsolari luzaidarra, Bordel etxekoa, Californiara emigratu zuen 1935.ean. Bere bertsoak “Principe de Viana” aldizkarian eta Baionako “Herria” astekarian argitaratu ziren.

Juan Echamendi
(Bordel, 1792–1879)
Bertsolari honen lan asko gorde dira, adibidez “Karlisten kantak”. “Donostian” izeneko lanean San Luiseko Ehun Mila Semeek hiria inguratu zutenean izan zituen abenturak kontatzen ditu.

Basilio Echeverria
(1879-1954)
Luzaideko azken koplaria izan zen. Haren bertso eta koplek herriko gertakizun eta bizilagunei buruz hitzegiten zuten.

Jose Mª Iraburu
(1899-1939)
Abokatu eta idazlea. Jaiotzez Iruñekoa eta luzaidarra bihotzez. Haren estiloa gozoa eta umoretsua da eta kondairek oinarri folklorikoa

Pierre Narbaitz
(P. Arradoy, Ttunttun, 1910-1984)
Idazle, pentsalari etahistorialaria. Azkaraten sortua, baina azkeneko urteak Luzaiden eman zituen eta horregatik luzaidartzat hartzen dute herrian.