Flora

Landaretza, bai lur baxuetan zein mendietan, oparoa da. Oihanetan nagusitzen diren zuhaitzak hauek dira: pagoak, hosto zabaleko haritzak eta gaztainondoak.
Badaude zuhaitz mota gehiago ere eta horien artean hauek nabarmenduko ditugu: lizarra, haltza eta makala.

Zuhaixken artean elorri zuria eta elorri beltza (honen fruitua patxaran likorea egiteko erabiltzen da) dira nagusi.