Ohiturak

Gizarte harremanak

ZERRI HILTZEA EDO “MATATXERRI”
Abendua eta urtarrilean Luzaideko baserri gehienetan zerria hiltzen dute.

EZKONTZAK ETA “POTTA KURRI”
Ezkontzek bi egun irauten zuten eta, aunitzetan, ezkontide baten etxean egiten ziren.
Bazkaria bukatzean eta postreak jan ondoren “potta kurri”egiten zuten, konbidatu batek hitz horiek esatean bere ondoan zegoenari musua ematen zion eta honek ondorengoari…

“URRIAMAU”
Etxe bat eraikitzen zenean eta teilatua egin ondoren, teilatuaren gainaldean abar berde bat jartzen zen eta etxeko jabeak eta obran aritu ziren guztiek bazkaria ospatzen zuten.

LABORANTZAREKIN ZERIKUSIA DUTEN LANAK
Artoxuritze: artaburuak biltzea
Iratzeketa: iratzea menditik ekartzea
Ardimoxtea: ardiak moxtea
Egurketa: Egurra menditik etxera ekartzea

Admin. harremanak

FAZERIAK
Muga inguruko bazkak aprobetxatzeko herri batzuren artean sinatutako hitzarmena dira fazeriak. Luzaiden bazeuden nazioarteko bi fazeria: Luzaide-Banka-Lasa eta Luzaide-Ondarrola-Arnegi.

AUZOLANA
Auzo bakoitzeko bizilagunen artean egiten zuten lana zen, auzoa txukuna mantentzeko. Batez ere bideak eta errepideak garbitu eta txukuntzea izaten zen.

HERRI APROBETXAMENDUAK
Luzaideko abeltzainek eskubidea dute bazkak, iratzadiak eta mendia aprobetxatzeko, eta, horretarako, urtero tasa bat ordaintzen dute.

EGUR LOTEA
Luzaideko etxe bakoitzak egur-lote bat edukitzeko eskubidea du.

Mitologia

Eraikin eta tokien babesa
Ateburuan eguzkiloreajartzea; mitologiaren kutsu nabaria duen ohitura.

Izaki mitologikoetaz babestea
Oilarrak gauerdia baino lehen kantatzen bazuen sorginak etxe inguruan zebiltzan seinalea zen.

Relacionadas con el fuego
Bazeuden suarekin zerikusia duten zenbait ohitura. Oheratu baino lehen sua errautsez estaltzen zen eta esaldi batzuk esaten ziren.
Hortz bat erortzean sutara bota behar zen eta hau esan: oizu zaharra eta ekatzu berria“.