Udala

Luzaide mugan egoteak herriaren egitura fisikoa zein soziala etakulturalean eragin zuzena izan du, eta baita inguruko herriekin izan dituen eta dituen harremanetan ere.

460 biztanle ditu eta 4.470 hektareko zabalera; hektarea horiek honela banatzen dira: laborantza-lurrak, pentzeak, pago, gaztainondo eta aritzeko mendiak, lur garbiak eta iralekuak eta lur idorrak

Luzaide Erdialdeko Pirinioetako ibarren eskualdean dago. Ipar-ekialdetik eta Mendebaldetik Nafarroa Beherarekin egiten du muga, eta Hegoaldetik Auritz, Orreaga eta Orbaitzetarekin.

Mendi-eskualde patartsua, haren altuerak herriko guneko 360 metrotik mendietako 1.200 metrora igotzen dira.

460

Biztanleak

4.470 has.

Hedadura

360 m.

Altuera

Baso mota

Nagusiki pago, haritza eta gaztainondoak.