Folklorea

Dantzak

Luzaideko dantzariak ezagunak dira Nafarroako Pirinioetako bi aldeetan Bolanteak. Herritik kanpo Luzaideko ordezkari bezala kontsideratuak izan dira, pertsonaiak mota askotakoak direlako eta arropa dotorez jantziak ateratzen baitira eta dantzatzen dituzten dantzak xarmangarriak direlako. Dantza aunitz gorde dira gaurregun arte eta horiek dantzatzen dituzten pertsonaiak hauek dira: ziratepekoak, gorriak, zapuriak, makilariak eta bolantak; guzti hauen atzetik atxo ta tupinak joaten dira.

  • Bolant-iantzak: dantzariak plazan sartzen direnean dantzatzen duten dantza da. Haraino Martxadantzatzen joaten dira. Gero, plazan, Bolant-iantza dantzatzen dute.
  • Jauziak: biribilean dantzatzen dira, erlojuaren orratzen mugimenduaren aurka. Dantza oinekin bakarrik dantzatzen da, gimnasia mugimendurik egin gabe.
  • Kalapita-iantzak: plazan dantzatzen ez ziren dantzak, ongi pasatzeko bakarrik dantzatzen ziren: xarmantia, kadera-iantza, irri-iantza, argi-iantza eta baso-iantza.
  • Makilarienak: makila da dantza honetako protagonista. Makilari bakoitzak, makila eskuetan, bueltak ematen dizkio, lepo ingurutik, hanken azpitik, …

Satiriko

Baziren folklore satirikoaren hiru agerpide, gaur egun desagertu direnak:

  • Galarrotsak: mutilen bi koadrila gauez izaten zuten hartu-emanari deitzen zitzaion eta horren bidez amodiozko zenbati harreman salatzen zituzten.
  • Hosto-bidea: ustez lizuna zen harreman batean inplikatuak zeudenen etxeen artean bide bat egiten zuten arto, belar eta aza edo bestelako barazkien hostoez.
  • Karroxak: antzerki emanaldiak dira eta izen hau Luzaiden bakarrik erabiltzen zen. Emanaldi horietan epaiketa bat antzezten zen, oholtza baten gainean eta aterperik gabe.