Zer da Erakusketa Zentroa?

“778. ORREAGAKO GATAZKA, ERAKUSKETA ZENTROA ETA INFORMAZIO GUNEA” LUZAIDEN.

Pirinioak gurutzatzerakoan, Karlomagno eta bere tropak baskoien erasoagatik garaituak izan ziren Luzaiden. Porrotak sona handia izan zuen Erdi Aro osoan, eta ehundaka aldiz izan zen abestua. Harrezkeroztik pasartearen inguruko mito eta eleberriak ezagunak dira oso Europa guztian zehar. Orain, Luzaiden bada 778 urteko bataila eta gertakizun hori azaltzen duen Erakusketa Zentro bat, guztiz berria eta lehena gai hau jorratzen.

“Orreagako Gatazka, Erakusketa Zentroa eta Informazio Gunea Luzaiden 2018” Luzaideko Udalak sustatu du eta Nafarroako Mendialdea 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren laguntza jaso du; programa hori FEADERrek (EB) eta Nafarroako Gobernuak finantzatzen dute eta Cederna-Garalurrek kudeatzen du.

Asmoa, Luzaide/Valcarlosen “Orregako Gatazka” bezala ezagutzen dugun pasarteari buruzko erreferentziazko gune bat sortzea da, honen inguruko ikerketa sustatzeko eta inguruko kultura eskaintza zabaltzeko, turismo kulturala sustatuz.

Deskargatu 2019ko Erakusketa Zentruari buruzko eskuorria.