Kirola

Pilota

Luzaide herri pelotazalea izan da eta bada gaur egun ere. Herri honetan pilotari handiak daude, hala nola:

Fernando Arretxe
Azkeneko urteetako pilotari handia, eskuz banakako txapelketetan bitan izan da txapeldun eta hirutan binakako Txapelketan. Lau eta erdiko txapelketa ere zenbaitetan irabazi du eta final askotan parte hartu du.

Iñaki Arrosagaray
Mundu mailako Pilota Txapelketetan parte hartu du larruzko paleta eta trinkete modalitateetan eta 6 domina lortu ditu (urrezko 1, zilarrezko 2 eta brontzezko 3). Frantziako larruzko paleta eta pala motza Txapelketak bitan irabazi ditu, Europako larruzko paletako Txapelketa behin eta 8 aldiz Mezkirizko Bost Kirol txapelketa.

Usoa

USATEGIAK ETA EHIZA:
Pirinioetako ibarretan ehiza oso errotua dago, bai ehiza larria (oreinak, orkatz eta basurdeak batez ere) zein ehiza txikia (eperrak eta usoak batez ere).

Luzaide “uso-pasa” eremuan dago eta horregatik usoen ehiza garrantzizkoa da. Bizilagunen artean usoen ehiza oso errotua dago eta Nafarroako toki askotako ehiztariek Luzaideko usategien enkantean parte hartzen dute. Garrantzi hori uso aunitz eta kalitate onekoak pasatzen direlako da (eskualde hau Europako hegazti migratzaileen pasabiderik garrantzitsuenetakoa da) eta baita Udalaren diru-iturririk inportanteena delako ere.