Ekonomia

Luzaide mugan egoteak eragina izan du ekonomian eta aduanarekin lotutako jarduerakgaratu izan dira (merkataritza, kontrabandoa…).

Gaur egun ohiko lanbide asko desagertu dira eta herriko ekonomia, batez ere,abelzaintzan, merkataritzan eta zerbitzuetan oinarritzen da.

Gaurko ekonomia

Abeltzaintza

Azienda batez ere ardiz (latxa arrazakoak) eta behiz (behi gorriak) osatua dago. Zaldiazienda ere badago, baina abelburu gutxi dira.

Gainontzeko animaliak (txerriak, oiloak, etab.) etxeko kontsumorako izaten dituzte.
Ustiakuntzak txikiak dira, etxea eta bordaz, landa-lurrak eta pentzeez osatuak; badaude herri-aprobetxamenduak ere (iralekuak, gaztainondoak).

Gero eta ganaduzain gutxiago dago, lanaren baldintza txarrek eta etekin ekonomiko bajuek gazteak beste bizi-moduetara eraman dituzte. Pixkanaka- pixkanaka idiak, astoak, ahuntzak, segak, desagertuz doaz.

vacas2

Industria

Industriaren sektoreari dagokionez, gazta egiteko industria txiki bat dago, hala nolazurarekin zerikusia duen lantegi bat.

Badaude hiru zentral hidroelektriko: TXIRRISKIN, VALCARLOS eta ARRAOILAHAUNDIETA. Hirurak herriko ur jauziak aprobetxatzen dituzte.

fot_luz_econ_industria

Hirugarren sektorea

Hirugarren sektorea oso zabaldua dago herrian, batez ere mugan baitago eta Luzaideko administrazio bereko herririk hurbilena (Orreaga) 24 kilometrora dagoelako; horregatik zenbait zerbitzu, osasunakoak adibidez, herrian bertan daude.

Sektore honetako jarduerak hauek dira: merkataritza, garraioak, hostalaritza, finantziazio eta gestioak, ileapaindegiak, osasun zerbitzuak, zerbitzu administratiboak, etab.

amalur

Ohiko ekonomia

Gaueko lana

Luzaide kontrabandoarekin hertsiki lotua egon da, batez ere mugan dagoelako. Luzaidarrek kontrabandoari gaueko lana deitzen diote, gehienetan gauean egiten baitzen. Ia herri guztiak hartzen zuen parte lan honetan, modu batean hala bestean, eta ez da “negozio” bat izan, baizik eta bizirauteko modu bat.

Kontrabandoa mendiz eta ibaiz egiten zen, gehienetan taldean, horrela batzuk zelatari lana egiten zuten bitartean besteek gauzak eramaten zituzten. Beharrezkoa zen keinusistema bat izatea eta talde bakoitzak bereak zituen, bai ikusizkoak nola akustikoak (oihalak leihoetan, zintzarrien soinua, naturako soinuak, etab.).

Kontrabandoan erabiltzen ziren produktuak era askotakoak ziren:

    • Ekartzen zirenak: puntilak, kobrea, kafea, labanak, puroak, likoreak, azukrea, ogia, erlojuak, haziak, kamioi-motoreak, oilaskoak, medizinak, aziendak, etab.
    • Eramaten zirenak: mandoak, oihalak, jakiak, etab.

dib_luz_econ_contrabando

Meatzeak

XIV. mendetik XIX. mendea arte meatzeak ustiatu ziren eta bazegoen zenbait burdinola ere.

    • ARBANTA: Ibañetako mendateko ekialdeko magalean dagoen sakonune geografiko handia, Bentarteako gainetik Gainekoletaraino jeisten da.
      Herriko burdin meatzerik garrantzizkoenak izan ziren eta, besteak beste, Orbaitzetako Ola hornitu zuten.
    • MIATZETA: Arbantaren bestaldeko magalean dago. Gaur egun MEATZE izenez ezagutua.
    • GAINEKOLETA: Izen bereko auzoan, badago sakonune bat burdina ustiatzeko erabili izan zena.

dib_luz_econ_minas

Burdinolak

Badakigu zenbait burdinola izan zirela Luzaiden, toponimiak hala erakusten baitigu, adibidez NAVARLAZ etxekoa, 1397. urtean NAVAROLEÇA eta NAVARROLA izeneko burdinola izan zena.

Badakigu baita ere bazegoela beste burdinola garrantzizko bat, ANXOLA, ANSOLA edo ANÇOLA (gaurregungo Gainekoleta), Reclusa baserriaren inguruan.

dib_luz_econ_ferrerias

Galdutako lanbideak

Desagertu diren lanbiderik gehienak eskulanarekin zerikusia dute:

    • ILTZEGILE: iltzeak egiten zituena
    • GALDARAGILE: galdarak egin eta konpontzen zituena
    • Txanpon-FALTSUTZAILE: dagoen dokumentazioaren arabera herrian zenbait txanpon-faltsutzaile izan zen. Delitu hau urkarekin zigortzen zuten.
    • ESKALAPINEILIA: “eskalapinak” (zurezko oinetakoak) egiten zituen eskulangilea. Erabiltzen zuten zura urki, haltz eta intxaurrondokoa zen.

Herrian zeuden hiru ERROTA ere desagertu dira: Reclusa, Ondarrola eta Jean Pierreko Eihara.

dib_luz_econ_oficios