Xendak

Luzaideko bideak

Auzo, pentze, mendi eta baserrien artean dauden bideetatik ibilbideak egiteko aukerak handiak dira, Luzaideko dermioa zabala baita, paisai aunitz daudelako eta auzoak, geografikoki, modu berezian kokatuak daudelako. Oinez edo BTT-ez egiteko kilometro aunitz dago; luzeak eta motzak, sinpleak eta ez hain sinpleak, gure neurrira egokituak, ez gara erraz galduko, nahiz guztiak seinalatuak ez egon.

Satan Erreka (2,2 km.)

Ibilbidea Bixkar Plazatik hasten da, izen bereko auzoan. Asfaltatua dagoen pistatik jarraitu Azoleta auzoraino eta handik Buruxuribaserriraino; bidea jarraitu, gaztainondo, pentze eta erreken artean. Satan erreka alde batera utzi eta igo, Sta. Magdalena baselizaren ondotik pasatu eta irteeraren tokira itzuli.

Iralepoko begiratokia (3,2 km)

Ibilbidearen hasierara iristeko Gaindola auzora doan errepidea hartu behar da. Irteera Txapitelbaserritik oso hurbil dago. Lurrezko pista hartu, bazka-larre eta haritzen artean igo Iraleporaino. Gero bide batetik jeitsi, pentze eta lizar artean, Gaindolako baserriak agerian daudela.

Donejakue Bidea (G.R. 65)

Goiko Bideko etapa, Donibane-Garazi – Astobizkar (1506 m.) – Orreaga (950 m.), 28 km ditu gutxi gora behera eta Done Jakue Bideko etapetatik ederrenetako eta gogorrenetako bat da.

Bidea egiteko beste aukera, Ibarreko Bidea, Donibane-Garazi (300 m) – Luzaide (360m) – Ibañeta 1057 m) – Orreaga (950 m), pixka bat laburragoa da baina bestea bezain ederra. Haitzartetik doa.

Xomorro (2,52 km)

Gainekoletatik hasita, ibilbidea paseo erraza eta atsegina da, gaztainondoen artetik pasatuz, errekak gurutzatuz eta pentzeak zeharkatuz, inguru paregabean. Seinaleztatutako ibilbideak ez dauka bat ere zailtasunik eta haren zati bat mugaz bestaldean dago.

Azoleta-Xatanerreka (4,2 km)

Luzaideko inguruetako paseo atsegina, hemen proposatzen dugun bideak Xatanerreka eta Azoleta ezagutzeko aukera ematen digu. Bidea zirkuitu bat da eta haren inguruan gaztainondoak eta erreka bazterreko zuhaitzak aurkituko ditugu, baita pentzeak eta baserriak ere. Azkeneko zatian Maria Magdalenaren baselizara eramaten gaitu eta handik ikuspegi ederretaz gozatu ahalko dugu.