Atalak

Erakusketa Zentroan hiru erakusketa ezberdin aurkituko dituzu. Erakusketa hauek Aranzadi Zientzia Elkarteak zuzendu ditu, eta ondorengo gaiak jorratzen dituzte:

  • Sukaldeari buruzko erakusketa etnografikoa, non Luzaide herriko objektuekin osaturiko erakusketa aurkituko duzun. Bizilagunek euren etxeko objektuak utzi dituzte sukalde tradizional bat osatzeko eta orain haiei esker bisitari guztientzako gozagarri daude Erakusketa Zentroan. Gure etxeko sukaldeko ateak zabalik dituzu!
  • Luzaideko Bolant iantzen inguruko erakusketa, inauterietako pertsonaien jantziekin. Ospakizun honek babes berezia du Nafarroako Gobernuaren eskutik Kultur Intereseko Ondare Immaterial izendatuta daudelako gure herriko dantzak.
  • “778, Orreagako Gatazta” Zentroari izena ematen dion erakusketa. Bertan hainbat material ikusi daitezke, batez ere Aranzadi Zientzia Elkarteak azken urtetan ikerturiko Galtzada Erromatarrarekin erlazionaturikoak. Galtzada hau erabili zuen seguruekin Karlomagnok Luzaidetik behera pasatzeko, eta bertan izan zen erasotua baskoiengandik. Chanson de Rolandengatik oso ezaguna egin da pasarte hau eta orain Luzaidek berau ezagutzera eman nahi du eta ikerketak bultzatu nahi ditu erreferentziazko gune bat sortuaz herrian. Gainera erakusketa Xabier Irujo, Renoko (Nevada, EE.UU.) Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko ikerlariarekin burutu da elkarlanean, bere azken ikerketak gai honen inguruan burutu ditu eta.

Erakusketa Zentroak herriarentzat eta Piriniotako inguru honetarako eskaintza kulturala zabaldu nahi du. Hori dela eta, erakusketak herriko eta inguruko jendearentzat zein bisitarientzat enfokatu dira, eta eskaintza turistiko interesgarria da ere Donejakue Bidea egiten duen ororentzat.