Luzaideko auzoak

Herriko erdiguneko etxeak errepidearen bi aldetan daude eta inguruan auzo hauek banatzen dira:

Aitzurre

Azoleta

Auzo honetan abelzaintza da bizimodu ia bakarra; “Aitzurrekozoko“-ko etxeak eta Leztakoak auzo honetakoak dira.

fot_luz_barrios_azoleta

Bixkar

Herriko auzorik berriena da, etxebizitza gehienak azkeneko 50 urtetan eraiki baitira. Auzoaren izena, BIXKAR, herriko erdigunetik hurbil dagoen bixkar batean egoteagatik datorkio.

fot_luz_barrios_bixkar

Elizaldea

Herriko erdigunean dago eta hemen daude zerbitzu administratiboak. Izenak dioen bezala etxeak elizaren inguruan eraiki ziren, horrela agindu baitzuen Kontseilu Goreneko Auzitegiak 1646.ean. Herriko sorburua da eta Donejakue Bidearen eragina nabaria da, etxeak bide nagusiaren bi aldeetan eraiki baitira.

fot_luz_barrios_elizaldea

Gaindola

Auzo honetako bizilagun gehienak nekazariak dira.
Toponimo honi “Goiko burdinola” esanahia ezarri zaio, baina antzinako dokumentuetan GARINDOLA bezala agertzen da, hau da, Galindoren etxolak edo burdinola.

fot_luz_barrios_gaindola

Gainekoleta

Abeltzaintza da auzo honetako biztanleen bizimodua eta etxe batean gazta eskuz egiten dute oraindik.
Toponimo honen esanahia, “gaineko ola”, eremu honetan burdinola bat izan zen. Auzo honetako antzineko izena Anxola edo Ansola izan zen, XVIII. mende bukaerako dokumentuen arabera.

fot_luz_barrios_gainekoleta

Pekotxeta

Toponimoaren esanahiak haren kokapenean laguntzen gaitu: “peko etxeak”, auzo honetako erdigunea herriko altuerarik bajuenean baitago.
Auzo honek bi gune ditu:

    • Alde batetik baserriak, errepide nagusitik urrunen dagoen eremuan barreiatuak, horien bizilagunak abelzainak dira nagusiki
    • Dendak, N-135 ondoan eraikiak, mugan oso tipikoa den merkataritzara dedikatuak.

Ventas / Pertole

Izenak dioen bezala “era askotako merkataritza” dago auzo honetan.

ventas1